Euskal Herriko Unibertsitatea

Nazioarteko Hedakuntzarako errektoreordetza

Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa Egiaztatzeko Agiria (DELE)

GAZTELANIA ATZERRIKO HIZKUNTZA GISA EGIAZTATZEKO AGIRIA

CERVANTES INSTITUTUA

Diplomas de Español como Lengua Extranjera

Askotan ez da nahikoa gai bat jakin edo horri buruzko ezagutzak izatea; aitzitik, ezagutza horiek titulu ofizial baten bidez egiaztatu beharra dago.  

UPV/EHUk, Cervantes institutuarekin batera, aukera ematen dizu daukazun gaztelania-maila ebaluatu eta egiaztatzeko, DELE agiriaren bidez (Diploma de Español como Lengua Extranjera). 

Gaur egun, hizkuntza gaitasun mailaren araberako sei azterketa daude: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. 

UPV/EHUren Arabako Campusak (Vitoria-Gasteiz), zentro aztertzailea izateko Cervantes institutuaren baimena daukan aldetik, aukera ematen die bere ikasleei eta interesa duten guztiei maiatzeko eta azaroko ohiko bi deialdietan DELEa lortzeko B2, C1 nahiz C2 mailetan. 

UPV/EHUko Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza arduratzen da DELEari buruzko informazioa emateaz eta azterketa hori Vitoria-Gasteizen egin nahi dutenen izen-emate eta gestioak gauzatzeaz.

 

Azken eguneratzea: 2012/02/14