
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, Nazioarteko Hedakuntzarako Errektoreordetzaren bidez, Atzerritarrentzako Hizkuntza Ikastaroak antolatu ditu 1.992 urtetik.
Hasieratik, gure helburu nagusietako bat, gaztelania irakatsiko duten irakasleak prestatzea izan da. Prestakuntza-mota hori, behin eta berriro eskatu digute, ez soilik gure Unibertsitateko Lizentziatu eta Diplomatuek, baita bigarren zikloko ikasleek eta bigarren hizkuntzetako irakasleek ere; izan ere, orain arte beste unibertsitate edo zentro eskumendunetara joan behar ziren ikasketak burutzeko.
Instituto Cervantesekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondoren gauzatu dugu prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez. Ondorengo orrietan ikusiko denez, ikastaroa hizkuntza, didaktika eta metodologiaren inguruko hainbat gairi buruzkoa da.
|
Atzerritarrentzako Hizkuntza-Ikastaroen Bulegoa |
|
|
GURE IKASTAROAK:
(Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik ikastaroen estekan)
Erreferentzia-zenbakia: P673-12
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 17tik martxoaren 31ra.
Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakasteko gaitasunen garapena eta ikuspegien berrikuspena
Erreferentzia-zenbakia: P714-12
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 28tik abenduaren 1era.
Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakasteko irakaslea nola izan
Izena emateko epea irekita