Euskal Herriko Unibertsitatea

Nazioarteko Hedakuntzarako errektoreordetza

Azken eguneratzea: 2012/02/01

Cambridgeko Unibertsitateko ESOL azterketak UPV/EHUn, 2012ko martxoan

Izena emateko epea zabalik dago

Cambridgeko Unibertsitateko ESOL azterketek prestigio handia dute; izan ere, nazioarteko erakundeek, entitate profesionalek eta munduko irakasleek azterketa horiei esker lortutako tituluak onartzen dituzte, ingeles hizkuntzaren maila frogatzeko azterketa gisa. ES020 zentro baimenduarekin lankidetzan, Nazioarteko Hedakuntzarako Errektoreordetzak aukera emango die UPV/EHUko ikasleei eta langileei azterketa horiek 3 campusetan bertan egiteko.

Modu esklusiboan eta prezio onuragarriekin, UPV/EHUko ikasleek eta langileek izena eman ahalko dute First Certificate in English (FCE) eta Certificate of Advanced English (CAE) azterketak egiteko; azterketak martxoaren 23an eta 24an izango dira U PV/EHUn.

  Computer/
 paper based
Matrikularen prezioa Azterketaren data
 FCE  Computer based 142,20 €  Martxoak 23 (idatzizkoa) eta
 24 arratsaldez (ahozkoa)
 CAE  Computer based 153,50 €  Martxoak 23, (idatziakoa eta ahozkoa)

Deialdiaren ordu zehatza azterketan izena eman dutenei jakinaraziko die ES020 zentro baimenduak, modu pertsonalizatuan. Azterketak UPV/EHUko 3 campusetan izango dira, betiere horietako bakoitzean gutxiengo matrikulazioa lortzen bada.

  • Araba: Letren Fakultatea
  • Bizkaia: Elcano Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
  • Gipuzkoa: Carlos Santamaría Zentroa

Martxoko deialdirako FCE eta CAE azterketen matrikulazio-epea zabalik dago 2012ko martxoaren 9ra arte.

 

Izena web bidez eman behar da: http://extranet.lacunza.es/alumnos/upv/index.php 

 

Estekak